baliabideak

Master honek erronka berezia du: hain zuzen, komunikabideetan, enpresetan eta interneten oraintxe ateratzen ari diren eta oraindik sortu ere egin ez diren lanbide berrietarako prestatzea ikasleak. Lanbide horiek komunikabideetan eta erakundeetan jardun berriei erantzuteko sortuko dira. Baita ere, enpresek haien lana eta zerbitzuak ezagutarazteko eta marketinerako dituzten beharrak asetzeko. Eta, nola ez, Internetek sortuko dituen esparru gero eta handiagoetan aritzeko.

Erronka handia bada ere, UPV/EHUk eta EITBk bat egin dute egitasmo honetan horretarako helburuak finkatuz eta baliabideak eskainiz. Unibertsitateko eta EITBko adituek ez ezik, multimedian ari diren hedabide eta enpresetako profesionalek ere parte hartzen dute irakaskuntza-jardueretan.

    • Komunikatzeko gaitasuna garatzea, pantaila anitzeko unibertsoan sortzen ari diren erregistro desberdinetan adierazteko eta publikoan egoki mintzatzeko. Master hau da hori guztia euskaraz egiteko trebetasuna ematen duen bakarra, abilezia horiek beste hizkuntzetan aritzeko ere baliagarri izanik.
    • Euskarri eta pantaila desberdinetan aritzeko prestatzea, hain zuzen sarean, telebistan, irratian eta mugikorretan, produkturik egokienak diseinatzeko eta ekoizteko trebeziak jasoaz.
    • Pertsonen harremanak eta datuen multzoak kudeatzeko gaitzea: komunitate birtualak eta datuak maneiatu, produktuak eta jardunak ebaluatu, eta erabiltzaileek gero eta indar handiagoz kontuan hartzen dituzten balio eta printzipioekin aritu.

Leioan kokatuta dagoen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen eraikin eraberrituan eta Bilboko EITBko egoitzan burutzen dira Masterraren ikasketa-jardunak. Instalazio tekniko berri eta kalitatezkoak erabiltzen ditu Master honek: edizio-gelak, errealizazio-laborategiak, multimedia gelak, telebista platoak eta dokumentazio- eta bideoteka- zerbitzuak.

Praktikak direlako Masterraren osagarri garrantzitsuak, ikasleek aukera izango dute lan egiteko EITBren Bilboko egoitzan zein multimediatasuna jorratzen duten beste enpresa batzuetan ere (Badihardugu Elkartea, Etxepare Institutua, Argia, Berria, Goiena Komunikazio taldea, UEU, UPV/EHUko Komunikazio Kabinetea, Elhuyar, UPV/EHUko Udako Ikastaroak, Kultura Zientifikoko Katedra, BTEK, Harresiak Apurtuz, Lazarraga Kultur Fundazioa…). Lantoki horietako instalazioak eta tresneria eskura izango dituzte eta, enpresak esleituko dien instruktore batek gidatuta, euskarri desberdinetako produktuak sortuko dituzte.

Multimedia Komunikazioa Masterra UPV/EHUk eta EITBk bermatutako graduondo ofiziala da eta bi erakunde publiko horien babesean argia ikusi zuen lehen aldiz 2009-2010 ikasturtean.

Zuzendaritza-taldea:

Masterraren arduraduna: Santi Urrutia

Batzorde Akademikoa:
Santi Urrutia, Terese Mendiguren, Joseba Ezeiza

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko bost sailek hartzen dute parte Master honetan: