17 Mar

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Multimedia komunikazioa UPV/EHU-EITB masterrak eskaintza eraberritua jarriko du abian datorren ikasturtean, bere ibilbideko bederatzigarren edizioan hain zuzen ere. 2017-2018rako ikasketa-plangintza berria dakarkizuegu, beti ere, komunikabideen, enpresen eta interneten gaurko beharrak zein eraldaketak ardatz.

Unibertsitate master profesional honek gaurko eta etorkizuneko lan erronketarako prest izango diren ikasleak prestatzea du xede eta bide horretan dihardugu elkarrekin irakaskuntza-jardueretan, bai unibertsitateko zein EITBko adituak, bai multimedian ari diren hedabide eta enpresetako profesionalak.

2017/2018 ikasturterako prestatu dugun eskaintza berritzaileak hedabideez harago, enpresen mundura ere hurbiltzeko zubia eskainiko du, besteak beste, hiru ikasgai berriren eskutik: marketing digitala, e-idazkuntza eta komunitate birtualen kudeaketa.

Datozen egunetan eskainiko dugu ikasgai berri horien inguruko informazio zehatza, baina ukaezina da horien gaurko komunikazio esparruko garaikidetasuna eta jakintza eremu horietako ezinbesteko alfabetizazioa: nola egin aurre bestela etengabeko aldaketan diharduen ingurune digitalari?

Leave a Comment