12 Mar

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Martxoaren 21ean, 22an eta 23an MASTER ASTEA 2017 egingo da Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusetan:

  • MARTXOAREN 21a: GASTEIZ, Lascaray Ikergunea
  • MARTXOAREN 22a: DONOSTIA, Carlos Santamaria Zentroa
  • MARTXOAREN 23a: BILBO, Bizkaia Aretoa

Graduondoko ikasketak egiteko asmoz dauden ikasleek hiru egunetan aukera izango dute UPV/EHUk 2017/18 ikasturtean eskainiko dituen graduondoko ikasketen berri izateko, bertan egongo gara Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB unibertsitate masterrekoak ere.

Informazio standak egongo dira, baina horiez gain, masterrak aurkezteko saioak ere egingo dira, hartara ikasleek aukera izan dezaten masterrari buruzko zalantzak irakasleekin argitzeko.

Ikasleek bekei, laguntzei edo mugikortasun programei buruzko informazioa ere aurkitu ahal izango dute bertan.

Leave a Comment