22 Oct

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Atzo Mikel Ayestaranen Eskola Irekiaz gozatzeko aukera izan genuen Multimedia Komunikazioa Masterrean. Hara bildu ginenok hurbil-hurbiletik sentitu ahal izan genuen Gerra Berriemaile batek bizi duen esperientzia. Ayestaranek ezin hobeto jakin zuen esperientzia hori transmititzen, komunikatzaile trebeak dituen gaitasunak baliatuta.

Gerra berriemaile batek multimediaren euskarriak nola baliatu. Horixe zen 2009ko Berriemaile Berezien Sariaren irabazleak ekarri zigun gaia, eta ezin hobeto garatu zuena.
Baina harago joan zen bere aurkezpenean, jakina. Komunikabideetan askotan saltzen ez diren istorioak, bizipenak, ere kontatu zizkigun. Ezin emititu daitezkeen benetako albiste horiek entzun eta ikusi genituen. Esperientzia bikaina izan zuten ikasleek eta hara hurbildu ginen ikerlari eta irakasleok. Mila esker, Mikel!

Leave a Comment