19 Ene

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Oxfordeko Unibertsitateak hurrengo ekainaren 20, 21 eta 22rako Iberiar Ikasketen XV. Foroa antolatu du. Foro horretan lehenbiziko aldiz parte hartuko du euskarak, katalan, galego, portuges eta gaztelaniarekin batera. Paneletako mintzaldietarako proposamenak edo ponentziak aurkezteko epea irekita dago otsailaren 3ra bitartean. Interesdunek 200-250 hitz inguruko laburpenak bidali behar dituzte fisoxford@gmail.com helbide elektronikora aipatutako data igaro baino lehen.
Informazio gehiago: http://www.mod-langs.ox.ac.uk/files/FIS/Forum_for_Iberian_Studies/Welcome.html

Leave a Comment