28 Feb

Antolatzailea: Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterra
Noiz: Martxoaren 10ean
Non: UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazioa Zientzien Fakultatean – F Mintegian
Hizlariak
- Lontzo Sainz: EITBko Parte-hartze eta Sare Sozialen alorreko arduraduna.
- Oskar Casquero: UPV/EHUn Sistemen Ingeniaritza eta Automatika Saileko irakaslea, big data arloan aditua.
- Alex Gibelalde: Espainian Twitter-en marketin-taldearen buru ibilitakoa; Boostit konpainia sortu eta enpresak eta erakundeak mundu digitalean promozionatzeko planak egiten ditu.
Egitaraua
- 10:00: Hitzaldiak. Komunikazioa eta Gizarte Zientzietako irakasle eta ikasle guztiei zabaldua. Hizlari bakoitzak bere arloan dauden erronka berriei buruz hitz egingo du ordu laurden batez. Ondoren, galdera- erantzunen tartea izango da.
- 11:30: Atsedenaldia
- 12:00: Mahai ingurua. Hizlariak Multimedia Komunikazioa Masterreko irakasleekin bilduko dira. Helburua: ikasketa planetan integratzeko ikasgai berriak eta eduki berriak zeintzuk izan daitezkeen erabakitzeko ideiak jasotzea.
Ekitaldi honek Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Kanpuseko Errektoreordetzaren diru-laguntza jaso du.
Leave a Comment