05 Dic

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Abenduaren 6tik 8ra, Durangoko Azokaren magalean Kabia ekimena dago martxan. Bertan, teknologia  berriek elkarrekin komunikatzeko eta euskara sustatzeko daukaten erabilgarritasuna  agerian geldituko da. Korrikaren inguruko transmedia proiektutik hasi (abenduaren 6an) eta Wikipedia, bideojokoak, softwarea librearen aurkezpena eta abarrak jorratuko dira. Durangora joan eta diskorik eta libururik ikusi gabe zer ikasi badagoela erakusteko modu bat.