18 Oct

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

2018/2019 ikasturtean, «Zenbat era, hainbat kontaera» lemari helduta ekin diogu Multimedia Komunikazioa masterreko Komunikaziorako plataforma multifuntzionalak ikasgaiari. Gaur egun komunikatzeko darabiltzagun plataformen inguruko gogoeta batetik abiatu genuen ibilbidea eta, ondorioa argia izan zen: istorioak kontatzeko ez da nahikoa media bakarra, multimedia da Interneten araua. Lege hori betetzen duen kontakizun bat sortzeko, hainbat elementuren —testua, irudia, audioa, bideoa, infografiak, mapak, sare sozialetako baliabideak, html kode bidez gehi daitezkeen elementuak, etab.— bateratzea ahalbidetzen duten tresnak ditugu eskura.

Horrela, goiko alderaketan ikus daitekeen moduan, kontatzeko era asko daude. Jarraian, badok.eus atariko “Hitzen ahairea” (liburu aurrerapena) argitalpena hartu eta horren egokitzapen multimedia egin dugu bi tresnaren bidez: Fold eta Shorthand. Osagai berdinak erabilita ere inoiz ez delako emaitza bera: kontatzeko erak, aldaera berri bat eta kontaera berri bat dakarkio erabiltzaileari.

Informazio osagarria nabigazio horizontalean

Fold tresnaren bidez osatutako kontakizunen ardatza testua izan ohi da, horrela, paragrafoz paragrafoko goitik beherako kontakizun bat sortzeko aukera eskaintzen du eta berezitasuna loturetan dakar: testuan zehar gehitutako hiperesteka bakoitzeko edukia nabigazio horizontalean gehitzen da. (Argitaratzeko plataforma irekia eta doakoa).

Irudiaren indarra eta nagusitasuna

Shorthand aukeratuz gero, aldiz, kontakizunaren pisua irudian jar daiteke —pantaila osoko irudiak zein ikus-entzunezkoak erabilita—. Irudiaren inpaktu estetikoaz gain, scroll bertikalean oinarritutako istorioak sor daitezke eta bertan nahi beste elementu txertatu. (2018ko urriaren hasieratik ordainpeko bertsioa baino ez dago eskuragarri).

Beste hainbat tresna ere badira merkatuan, eta, gainera, gero eta gehiago dira beraien egitura propioa diseinatzeko eta garatzeko erabakia hartzen ari diren komunikabideak. Multimedia komunikazioa UPV/EHU-EITB unibertsitate masterreko ikasleek ShortHand aukeratu dute beraien egokitzapen multimedia diseinatu eta garatzeko. Hona emaitzak:


Egilea: Andrea Calleja Junguitu

Abiapuntua: Zinemaldian inoizko euskal pelikula gehien emango dute (BERRIA)

Emaitza, eraldaketa: Zinemaldian ere euskaraz!


Egileak: Ruth Vega Mediavilla eta Ane Asla Borrallo

Abiapuntua: BECek hartuko du Europako MTV sarien 25. urteurren jaialdia (BERRIA)

Emaitza, eraldaketa: MTV sarien 25. urteurren jaialdia, Bilbon


Egileak: Aizea Paulin Monfort eta Ainhoa Juanicorena Idiart

Abiapuntua: Gorriak ikusten ari da pinua (BERRIA)

Emaitza, eraldaketa: Euskal Herriko pinuak SOS


Egileak: Pedro De la Torre eta Jon Ander Alcon Diez

Abiapuntua: Zorrotzaurre uharte bilakatu dute Bilbon (EITB.EUS)

Emaitza, eraldaketa: BILBAO, 30 urte


Egilea: Amaia Aranegui Berecibar

AbiapuntuaMaritxu Kajoi hace un guiño a los pensionistas con su escapulario (DIARIO VASCO)

Emaitza, eraldaketa: Maritxu Kajoi

Leave a Comment