29 Mar

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Korrikaren 18. edizioa mundiala izan dela diote AEKko arduradunek.

Ezta gutxiagorako izan Multimedia Komunikazioa masterreko ikasleek Korrikari eginiko ekarpena ere.  MMLab egitasmoaren barruan eta Transmedia ikerketa taldearen laguntzarekin, lan izugarri interesgarria eta aberasgarria burutu dute masterreko ikasleek. Ikustea besterik ez  dago ETB3rako eginiko eguneroko saioa, “11 egun, hamaika istorio” mikrodokumentalak, sare sozialetan ere burututako istorioak, irratiko emanaldiak eta amaierako ginkanari emaniko bultzada.

Lana eginez ikasten dela erakutsiz. Euskararen inguruan bilduz eta ilusioa eta tenore ona azaleratuz aritu dira Masterreko ikasleak.

Zorionak  eta eskerrak guztiei!!