16 Mar

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Komunikabide desberdinak erabiliz eta elkarreraginari ateak zabalduz ugari dira transmedia jarrera erakusten duten produktuak. Gurean, Korrika da, zalantza barik, transmediatasuna oso sendo eta betidanik erabaili izan duena. Partehartzea, crowdfundinga, hedabide tradizionalak, kamisetak…horiek denak erabili  izan ditu euskararen aldeko lasterketa koloretsuak.

Baina, aurten, Transmedia  ikerketa taldearen bultzadaz (EHU, TBK eta EITB) AEKkoek transmedia  ikuspegia idartu eta garatu dute, hedabide tradizionalez gain  berriak erabiliz . Tabletetarako aplikazioa, sare sozialen erabilera indartsuagoa, irrati, telebista eta ginkanaren inguruan bildu dira indarrak. Bide honetan, Multimedia Komunikazioa  Masterreko ikasleen inplikazioa ikaragarria izanda. 2013ko martxoaren 14tik 24ra  Korrika inoiz baino  transmediagoa bilakatu da.