10 Mar

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Multimedia komunikazioa UPV/EHU-EITB unibertsitate masterrak duela ia hamar urte abiatu zuen bere ibilbidea eta hasiera-hasieratik profesionalak heztea izan du xede, horregatik da unibertsitate master profesionala. Bidean, unibertsitatea eta enpresak batzen dira, hala formazioan, hala eguneroko lanean; uztarketa horrek bereizten baitu eskaintza, hau da, komunikazio ikasketak eta komunikazio-enpresak biltzen diren plaza da gurea.

Urte hauetan guztietan, dozenaka ikasle pasa dira edizioz edizio. Euren aniztasunaren isla, webgune honetako ikaslearen gunea atalean irakur ditzakezu Master Bukaerako Lan adierazgarrienak, eta, jarraian, hainbat ikasleren lekukotza zuzena duzu ikusgai:

Ariane Irazusta: “Zin dagizuet master hau berriz ere ikasiko nukeela”

Adrian Alvarez: “Egun Madrilen nabil eduki administratzaile eta Bilboko startup batean social media manager”

Iurgi Bilbao: “Masterrak bideo-jokoen munduko ateak zabaldu zizkidan eta egun errealitate birtuala lantzen nabil”

Naiara Uranga: “Lanerako gogo handidun ikasle eta irakasle talde bat aurkitu nituen masterrean”

Asier Rufo: “Komunikazio arloan ikasketak egin nahi dituzten euskaldunentzat aukera paregabea da masterra”

Leave a Comment