27 May

Aurten, Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Unibertsitate Masterreko 2014/2015 ikasturteko ikasleak Donostia 2016rekin lotutako e-musik ekitaldian aritu dira buru-belarri “Multimedia laborategia” deitutako ekimenaren baitan.
Multimedia laborategiak ikasturtean ikasitakoa kasu erreal batean aplikatzea bilatzen du; horrela, urtez urte proiektu ezberdinak abiatu izan dira, esaterako, Korrika 18ren jarraipena edota aurtengo e-musik.
Zer egin dute bertan? E-musik ekitaldiaren inguruko multimedia lanak ekoitzen aritu dira. Nazioarteko milaka musikari Donostian bildu dituen e-musik jaialdiaren jarduera nagusia maiatzaren 9an egin zen.
Leave a Comment