06 Jun

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

EITB, Tabakalera, UEU, Berria ala Delirium Studios bezalako enpresetan eta erakundeetan  ari dira praktikak egiten Masterreko ikasleak. Multimedia ikuspegiarekin lanean jarduten  duten leku horietan, ikasleek 375 ordu egingo dituzte. Egonaldi horretan, trebezi profesionalak, taldean lan egitearen ingurukoak eta, orokorrean, multimediatasunaren ikuspegi praktikoa nolakoa den ikusteko eta ikasteko aukera daukate.

Aipatutako horiezaz gain, aurtengo ikasleek, besteak beste, Argia, Etxepare Institutua,  UPV/EHUren Komunikazio Kabinetean ala Badihardugun praktiketan ari dira.