25 Abr

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Multimedia Komunikazioa UPV/EHU masterrak hitzaldia antolatu du pantaila anitzetarako komunikazio-ekoizpenaz jarduteko asmoz. Datorren asterako hitzordua jarri dugu eta hauxe da Rosa Díez Urrestarazu EITBko Euskadi Irratia eta Gaztea Irratietako zuzendari ohiak emango duen hitzaldiaren izenburua: Pantaila anitzetarako bidea komunikabideetan: telebista, internet, eta mugikorrak.

 

Noiz: Maiatzaren 2an, 10:00etan.

Non: UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean – Auditorioan.

Hizlaria: Rosa Díez Urrestarazu: EITBko Euskadi Irratia eta Gaztea Irratietako zuzendari ohia.

Antolatzailea: Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterra.

Egitaraua: Komunikazioa eta Gizarte Zientzietako ikasle, irakasle eta gradu-ondoetako ikasle guztiei zabaldua. Rosa Díezek arlo honetan dauden erronka berriei buruz hitz egingo du 40 minutuz. Ondoren, galdera-erantzunen tartea izango da.

 

 

Ekitaldi honek Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Kanpuseko Errektoreordetzaren diru-laguntza jaso du.

Leave a Comment