07 Mar
Multimedia Komunikazioa Masterraren bigarren etapa garrantzitsua praktikaldiarena da. Horretan sartzera goaz apirilarekin batera.
2011-2012 edizioan, masterreko hemezortzi ikasleak enpresa eta erakunde desberdinetan arituko dira 375 orduz beraien formakuntza lana borobiltzen. Besteak beste, Tabakalera, eitb.com, Elhuyar, Goiena, UPV/EHUren eta UEUren Komunikazio Sailak eta Udako Ikastaroak, Ahotsak, Berria, Etxepare Institutua, Argia, Codesyntax, Elhuyar, Oñatiko Udala eta EITB daude aukeren artean.
Leave a Comment