13 Jun

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB unibertsitate masterraren berrikuntza garrantzitsua:

Datorren ikasturtetik aurrera, EITBk sei hilabeterako hartuko ditu bekadun moduan masterreko lau ikasle onenak. Horrenbestez, 2017-2018 ikasturtean gailentzen diren lau ikasle arituko dira lanean EITBn 2018ko urritik 2019ko martxoaren amaierara bitartean.

Gainontzekoan, ohi bezala, ikasle guztiek lau hilabeteko praktika aldia izango dute aukeran hainbat euskal erakunde zein enpresatan; eta, lau hilabeteko praktika kurrikular horiez gain, ikasturteko lau ikasle onenek beste sei hilabeteko beka izango dute eskura EITBn praktika extrakurrikular modura.

Aurre matrikula epea zabalik dago, hona izena emateko xehetasunak.

Leave a Comment