24 Oct

  • Egilea: multimedia
  • Atala: Berriak

Datorren asteartean, urriaren 30ean, bigarren urtez ospatuko da Tranxmedia izeneko jardunaldia, EITBren Bilboko egoitzan.
Transmedia ekoizpenaren inguruko jardunaldiak egun osoko programa antolatu du aurtengo. Goizetik, Tishna Molla, Power to the Pixel elkarteko partaideak, transmediaren oinarriak eta hainbat adibide erakutsiko ditu. Gainera, Tranxlan tailerreko emaitzak erakutsiko dira bertan.
Arratsaldean, Korrikaren transmedia garapena egiteko talde dinamika abiatuko da.
Gonbidatuta zaude NOR ikerketa taldeak, Tabakalera eta EITBk antolatutako jardunaldi honetara. Izen-emate orria: http://www.tranxmedia.org/?lang=eu.

Ondo  segi,

Leave a Comment