Course Code: E

Mota: Enborrezkoa / Kreditu kopurua: 3 ECTS

“Bestelako mundua posiblea da” leloa barra-barra zabaldu den honetan, gero eta nabarmenago da “bestelako” hori ez dela posible izango beste komunikazio eredu bat garatzen ez den bitartean.

Alde horretatik, ikastaro honek helburu nagusia du: Ikaslea Bestelako Komunikazioaren langintzan trebatzea, ariketa teoriko zein praktikoen bitartez.

Ikastaroaren amaieran, ikasleak gai izan beharko luke azalpen publiko bat egiteko.


Horrez gain, badira bestelako helburu zehatzagoak:

  • a) “Bestelako komunikazioa” landu duten esperientziak aztertzea, mundu osoan eta Euskal Herrian.
  • b) Komunikazio alternatiboaren teoriaz sakontzea.

Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (kreditu 1).
  • Mintegi-orduak (0,5 kreditu).
  • Ordenagailu-praktikak (1,5 kreditu).
  • Don’t hate the media, become the media.
  • Bestelako Komunikazioa: Erretorika oinarri.
  • Bestelako eredua: subjektu aktibo berria.
  • Gizarte-mugimenduak Esfera Publikoan.
  • Bestelako globalizazioa.
  • Sormena estrategia komunikatibo berrietan.
  • Fontcuberta Mar de & Gómez Mompart J. L.(1983): Alternativas en comunicación. Bartzelona: Mitre.
  • Kaplun, Mario (1998): Una Pedagogía de la Comunicación. Madrid: Ediciones de la Torre.
  • Ramirez de la Piscina, Txema (2007): Formación de Portavoces. Los movimientos sociales antela esfera pública.Bosch: Barcelona.
  • Ramirez de la Piscina, Txema (2004): Ikus gaitzazuen. Bestelako komunikazioa: Alternatiba kritikoak. Irun: Alberdania