Course Code: H

Mota: Hautazkoa / Kreditu kopurua: 3 ECTS

Sareko erabiltzaileak funtsezko datu iturri bilakatu dira han egiten dituzten jardunen eta izaten dituzten harremanen ondorioz. Horrela, datuen bolumen handiak sortzen dira, oso zabalak eta heterogeneoak. Garapen honekin batera, sektore publikoan datu irekiak (open data) pilatzeko biltokiak edo errepositorioak egiteko iniziatibak sortzen dira, eta hauek profesionalen eskura daude komunikazioa eta ikerketarako. Ez da ahaztu behar, bestalde, eduki eta pertsonen jarraipena egiteko aukera asko dagoela, eta ateratzen den informazioa oso erabilgarria dela online marketina egiteko ere.

Datu digitalen ugaritasun honen aurrean erronka asko sortzen zaizkie komunikazio multimedian ari direnei. Adibidez, hauek:

  • Datu digitalak lortuta hauek aztertu gainbalioko informazio bihurtzeko. Izan ere, datu hauek ezin izaten dira lanketa egin gabe erabili, eta horiek tratatzen jakinez gero ekoizpen multimediatan komunikatzeko edo marketinean erabiltzeko modukoa den informazioa sortzen da.
  • Ekoizpen multimedien kontsumoari dagozkion datu digitalak meta-aztertu, horrela hauek euskarri digitaletan zabaltzeko estrategiarik egokienak zehaztuz.

Horrela bada, ikasgai honetan datu digitalen bilketa, analisia eta ebaluazioarekin lotutako oinarrizko gaitasunak jasoko dira eta praktikan jarriko, ekoizpen multimedien erakarpena eta efikazia bermatzeko.

  • 1. Datu iturriak interneten: datu motak
  • 2. Datu digitalak atera eta aztertu: metodoak, tresnak eta erabilpen kasuak
  • 3. Multimediako produktuak aberastu: informazioa nola ikusgarriago bihurtu.
  • 4. Multimedia produktuen jarraipena: web analitikarako tresnak.
  • 5. Multimedia produktuak ebaluatu: sareko errekurtsoen etekina ulertzeko eta optimizatzeko estrategiak.
  • Muñoz, G & Elosegui, T. (2016). El arte de medir. Profit. ISBN: 978-8492956647
  • Elosegui, T. & Muñoz, G. (2015). Marketing Analytics. Como definir y medir una estrategia online. Anaya Multimedia. ISBN: 978-8441537095
  • Ryan, D. & Jones, C. (2009). Understanding Digital Marketing: Marketing Strategies for Engaging the Digital Generation Kogan Page. ISBN: 978-0749453893
  • Kates, M. (17 de abril de 2013), Making digital and traditional marketing work together. Econsultancy. Disponible en: https://econsultancy.com/blog/62546-making-digital-and-traditional-marketing-work-together
  • Google Analytics Academy. Disponible en: https://analyticsacademy.withgoogle.com/