Course Code: E

Mota: Enborrezkoa / Kreditu kopurua: 3 ECTS

Ikus-entzuneko komunikabideetan zein multimedia esparruetan (webguneak, audioblogak...) lan egiten duten kazetariek eta eduki-hornitzaileek egungo irratiaren ekoizpen teknikak eta adierazpen-baliabideak ezagutu behar dituzte.

Ikasgai honetan pista anitzeko audio-ediziorako programek eskaintzen dituzten aukera eta erronka berriak landuko dira bereziki, baita Internetek eskaintzen dituen emanaldi-gune berriak ere.

Edizio- eta emisio-teknika berri horietan trebatu behar da ezinbestez egungo komunikatzailea audioaren muntaia digitalaren aukera guztiak aprobetxatu ahal izateko.

Baina, teknika eta teknologia ezagutu eta menperatu behar hori garrantzitsua bada ere, sormen-lana ezinbestekoa da homogeneizazio-joera dagoen garai honetan ikus-entzuleen arreta beraganatzeko.

Hori dela eta, irratian azken urteotan egiten ari diren proposamen berritzaileak ezagutzeko aukera izangi du ikasleak, baita praktikan jartzeko parada ere.

Gaitasunak:

  • Irratiak multimedia esparruan jokatzen duen paper berria aztertzea.
  • Irratiari egokituriko edizio- eta emisio-teknika berrietan trebatzea.
  • Audioaren edizio digitalaren oinarriak ezagutu eta erabiltzea (ProTools).
  • Irrati-sormena deituriko arloan azken urteotan ematen ari diren berrikuntzak eta proposamenak ezagutzea (nazioartekoak zein estatu mailakoak).

Eskola teorikoak (talde osoari):

  • Gelan
  • Audilaben

    Eskola praktikoak (taldeka)

  • Audiolaben (4 estudiotan)

Teorikoak:

  • gogoeta irratia multimedia esparruan (1,5 puntu)

Praktikoak:

  • Taldeko lana (gela osoa): podcast baten sorrera (1,5 puntu): Multimedia irrati-tailerra.

Banakako lana (2 puntu):

  • Minutu bateko kontakizuna (soilik hotsak erabilita

Taldeko lana (3/4 pertsonako 4 talde) (5 puntu)

  • (gehienez) 5 minutuko kontakizuna podcast-en gai orokorraz (dramatikoa, albistegia, humorea...)
  • Kontakizunaren emisioa eta difusioa sare sozialetan.
  • Soinuaren harago: eduki transmediak (bideoak, testuak, entzuleen iruzkinak, e.a...).

Alde teorikoa (8 ordu presentzial):

  • Digitalizazioa eta ekoizpen-modu berritzaileak
  • Irrati-sormenaren bideak: sormen-irratia
  • Irratia multimedia esparruan
  • Irrati-pilulak (podcast)
  • Sare sozialen erabilera
  • Irrati “transmedia”
  • Edizio-digitalaren oinarriak: Pro Tools
  • Gidoi-eraketa

Alde praktikoa (12 ordu presentzial + 6 ordu ez-presentzial):

  • Irratsaioaren eta irrati-muntaketaren planifikazioa eta gidoia (2 orduz)
  • Pista anitzeko edizioa: ProTools (8 ordu presentzial + 6 ordu ez-presentzial)
  • Podcast baten eraketa (2 orduz)
  • Arheim, Rudolf. Estética radiofónica. Gustavo Gili; Bartzelona, 1980.
  • Balsebre, Armand. El lenguaje radiofónico. Catedra; Madril, 1994.
  • Cebrián Herreros, Mariano. La radio en la convergencia multimedia, Madril, 2001.
  • Chion, Michel. La audiovisión. Paidós; Bartzelona, 1993.
  • Gutierrez Paz, Arantza. Ekoizpena eta Errealizazioa Irratian. UEU; Bilbo, 2001.
  • Gutierrez Paz, Arantza eta Fernandez Astobiza, Itxaso. Irratsaio bat egiteko tailer praktikoa. UEU; Bilbo, 2005.
  • Gutierrez Paz, Arantza. Soinu-adierazpena (apunteak)
  • Gutierrez Paz, Arantza. Audio-postprodukziorako gida azkarra. 2014.
  • Keith, Michael. Técnicas de producción en radio. IORTV; Madrid, 1992.
  • Hausman, C; Benoit, P.; O´Donnell. C. Producción de la Radio moderna. Paraninfo, 2001.
  • Ortzin Sobrino, Miguel Angel eta Lopez Vidales, Nereida (ed.). Radio 3.0 Una nueva radio para una nueva era. Fragua; Madril, 2011.
  • Stanley R. Alten. Manual del Audio en los Medios de Comunicación. Escuela de Cine y Video; Andoain, 1994.