Course Code: H

Mota: Enborrezkoa / Kreditu kopurua: 3 ECTS

Ikasleak diseinu grafikoaren sormenaren oinarrizko kontzeptuak bereganatu ahal izango ditu.Egitarauaren lehen atalean jarduera hau burutzeko beharrezkoa den oinarrizko terminologia finkatuko da.Horretarako, irudiaren teoria orokorrek erabilitako kontzeptuez gain, komunikazio grafikoaren kazeta ikuspegia landuko da, idatzizko zein irudizko ikuspegitik.

Bigarren atalean, edukien definizioaz eta zehazkizunez gain, infografiaren funtzio eta erabilera ohikoenak aztertuko dira. Irizpide semiotiko eta grafikoak erabiliaz, komunikabideen mezu grafikoak era komunikazio beharrak aztertuko dira, eta baita ere kazetaritza infografiak garatu dituen lau alor bereziak: ideogramak, kokapen geografikoko grafikoak, zientzia infografikoak eta eskenen erreprodukzioa.

Hirugarren atalean, infografikoen elementu adierazgarrina den elkarreraginaren garrantzia eta erabilera aztertuko da. Azkenik, informazio teknologia berrienekin lotura egingo da, hala nola infografian erabili ohi diren diren tresna eta programa informatikoekin ere.

Modulu honetan bi eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (1,5 kreditu).
  • Ordenagailu-praktikak (1,5 kreditu).
  • Sarrera
  • Hasierako erramintak.
  • Informazioaren ikustarazpena
  • Elkarreragina
  • Infografiko bat nola egin
  • Cairo, A. (2004). Coberturas infográficas de actualidad inmediata. In http://www.albertocairo.com.
  • Cairo, A. (2008). Infografía 2.0. Visualización interactiva de información en prensa. Madril: Alamut.
  • Cairo, A. (2011). El arte funcional. Infografía y visualización de la información. Madril: Alamut.
  • Harris, R. L. (2000). Information Graphics. New York: Oxford University Press.
  • Harris, C. R. & Lester, P.M. (2001). Visual Journalism: A Guide for New Media Professionals. Boston: Allyn and Bacon.
  • Larrondo, A. & Serrano, A. (ed.) (2007). Diseño periodístico en Internet. Bilbo: UPV/EHU.
  • Peña, S., Pérez, J. Á. & Genaut, A. (2010). Tendencias en el diseño de los diarios vascos y navarros en Internet. Mediatika, 12, 105-137.
  • Salaverría, R. (koord.) (2005). Cibermedios. Sevilla: Comunicación Social.
  • Smiciklas, M. (2012). The Power of Infographics. Pearson: Indianapolis.
  • Valero, J. L. (2001). La infografía. Técnicas, análisis y usos periodísticos. Bartzelona: Universidad Autónoma de Barcelona.
  • Valero, J. L. (2008). La infografía digital en el ciberperiodismo. Latina, 63.
  • Yuste, B., Sandoval, M. T. & Franco, G. (2006, azaroa). Uso de la fotografía y la infografía en los medios digitales. III Congreso Online Observatorio para la cibersociedad jardunaldian aurkeztutako komunikazio idatzia, Bartzelona.