Course Code: E

Mota: Enborrezkoa / Kreditu kopurua: 3 ECTS

Sareak ahalmen erretoriko berriak eskaintzen dizkigu hartzaileak informatzeko, konbentzitzeko, aktibatzeko edo hunkitzeko. Ahalmen horiekin batera datoz, ezinbestez, hartu beharreko erabaki estrategiko berriak, testu mailako erabakiak zein testutik harago doazenak ere. Ikasgai honetan Interneterako produktu bat diseinatzeko orduan gogoan izan behar ditugun erabaki estrategiko berri horiek izango ditugu aztergai eta, bereziki, diskurtso eta testu estrategien ezagutza praktikoa bideratzen saiatuko gara, sareko hainbat kasuren analisia abiapuntu hartuta.

Ikasgai honetan euskarazko multimedia hedabideen proiektuak garatzeko oinarri (sozio)linguistikoak eskainiko dira. Lehenik eta behin, euskarazko hedabideen testuinguru aztertuko da. Ondoren, gogoeta egingo da multimedia euskarriek euskararen garapenari egin diezaioketen ekarpenaren inguruan.

Ikasleek proiektu original bat garatuko dute, euskarazko hedabide multimedia eta digitalen mapa osatu, indartu eta aberastera etorriko dena, betiere, euskararen eta euskarazko hedabideen errealitatearen analisitik abiatuta.

Gaitasunak:

  • Euskararen testuinguru soziolinguistikoak euskarazko komunikazioari ezartzen dizkion mugez eta eskaintzen dizkion aukerez jabetzea
  • Kazetaritzako testu tradizionalak euskarri berrietarako egokitzea, multimedia testuek dituzten berezitasun linguistikoak aintzat hartuta.
  • Kazetaritzaren arloko multimedia ekoizpen baten proiektu-gidoia idaztea eta garatzea, produktuaren ezaugarri linguistikoak zehaztuta: geruzak, segmentuak, fokoak, kateamendua, erregistroa(k), moldea(k), titulazioa, etiketatze lexikoa, dokumentuaren indizazio semantikoa,…
  • Euskarri tradizionalean emandako kazetaritzako hainbat testu hipertestu-egitura batean integratzea (behar diren egokitzapenak eginez), beti ere komunikazioaren testuinguruaren aldagaiak kontuan hartuta.
  • Eusko Jaurlaritzak zein Foru Aldundiek euskarazko komunikazio-proiektu digitalak garatzeko egiten dituzten laguntza-deialdietara aurkezteko moduk proiektu bat garatzea
  • Agurtzane Elordui (2,0 kreditu)
  • Joseba Ezeiza (1,0 kreditu)

1. Euskarazko hedabideen testuinguru soziolinguistikoa

  • Hiztunen komunitatearen osaera eta berezitasunak
  • Euskarazko hedabideen mapa
  • “Euskara Hedabideetan” txostenaren ekarria

2. Multimedia hedabideak eta euskararen garapena

  • Dimentsio soziolinguistikoa: multimedia hedabideen zeregina euskararen garapenean
  • Dimentsio pragmatikoa: multimedia hedabideak eta komunikazio-ereduak
  • Dimentsio funtzionala: multimedia hedabideak eta komunikazio-dinamikak
  • Testu-dimentsioa: multimedia hedabideetako testuen berezitasunak
  • Hizkuntzaren erabilera: hizkuntza-aldaerak multimedia-komunikazioan
  • 3. Sarerako diskurtso estrategietan hizkuntza-aldakortasuna kudeatzeko

    irizpideak
    • Aldakortasunaren kudeaketan audientziaren estrategia
    • Aldakortasunaren kudeaketa eta karakterizazioa

    4. Sarea medium gisa: parametro diskurtsibo berriak

    • Hipertestu-egitura eta koherentzia
    • Multimodalitatea: baliabide semiotikoen harmonizazioa
    • 5. Sareko idatzizko generoen eta mediumaren arteko interakzioa

      • Sareko idazketaren gakoak
      • Amezaga, J. (2012). Komunikabideak estrategikoak dira. http://tinyurl.com/estrategikoak
      • Amorós, C. (2008). Norma y estandarización. Salamanca: Luso-Española Ediciones.
      • Aparicio, M. (2012). Bipuntuzero: euskara, web 2.0 eta gizarte-sareak. HIZNET Graduondokoa. Sakontze-lana.
      • Argia (2011). Euskarazko hedabideak, beste jauzi baterako ordua. http://www.argia.com/argia-astekaria/2263/euskarazko-hedabideak-beste-jauzi-baterako-ordua
      • Arismendiarrieta, K. (2011). Gazteak eta euskalkiak. HIZNET Graduondokoa. Sakontze-lana.
      • Armentia, J.I. eta Caminos, J.M. (1998). La información. Redacción y estructura. Leioa: UPV/EHU.
      • Astrid, E. (2012) The Language of Gaming. Basingstoke: Palgrave Macmiillan
      • BBVA Innovation Centre (2012). El uso correcto del español en los medios sociales. Madril: Fondeu/BBVA.
      • Bednarek, Monika & Caple Helen (2012) News Discourse. London: Bloomsbury Publishing
      • Bednarek, Monika (2010) The language of fictional television: drama and identity. London and New York: Continuum
      • Bernárdez, E. (1995). Teoría y epistemología del texto. Madril: Cátedra.
      • BERRIA (2012). Euskal komunikazioa eta sare sozialak. Elkarrizketa-sorta. http://www.berria.info/guregaiak/150/
      • Bleichenbacher, L. (2008) Multilingualism in the Movies: Hollywood characters and their language choices. Tübingen: Francke Verlang
      • Briggs, M. (2007). Periodismo 2.0. J-Lab: Instituto de Periodismo Interactivo
      • Canhavilas, J. (2007). Webnoticia. Propuesta de modelo periodístico para la WWW. Covilha: Livros LabCom.
      • Coseriu, E. eta Loureda, O. (2006). Lenguaje y discurso. Iruñea: Eunsa.
      • Coupland, Nikolas (2007) Style. Language variation and Identity. Cambridge: Cambridge University Press
      • Crucianelli, S. (2010). Herramientas digitales para periodistas. Texas: Knghti Center for Journalism.
      • Crystal, D. (2011) Internet Linguistic. A Student Guide. London: Routledge
      • Culpeper, Jonathan, 2001, Language and characterisation: People in plays and other texts. Hallow: Longman
      • Díaz, J. (2001). La escritura digital. Hipertexto y construcción del discurso informativo en el periodismo electrónico. Leioa: UPV/EHU.
      • Diaz, J. eta Salaverria, R. (koord.) (2003). Manual de redacción ciberperiodística. Madril: Ariel.
      • Durant, A. & M. Lambrou (2009) Language and Media. London: Routledge
      • Euskararen Aholku Batzordea (2008). Euskara Hedabideetan. Euskarazko hedabideak eta euskararen presentzia hedabideetan. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza.
      • Euskararen Aholku Batzordea (2009). Euskara XXI. mendearen atarian. Itun berri baterantz. http://tinyurl.com/8w9bg8y
      • Euskararen Aholku Batzordea (2012). Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP).http://tinyurl.com/brw9ert

      Interneteko helbide garrantzitsuak: