Course Code: E

Mota: Enborrezkoa / Kreditu kopurua: 3 ECTS

Gaur eguneko ikus-entzunezkoen panoraman, irudien trataera egokiak garrantzi ukaezina du.

Pantailetara iristen diren irudi hunkigarri eta bizkorgarrien erabilerari dagokionean, hedabideetako profesionalak praktika jakin batzuk aztertu eta kritikoki epaitzeko gai izan behar du (adibidez, sexua eta biolentziarekin zerikusia daukaten irudien erabilera; balio eta praktika jakinen agerpena, esaterako, sexismoa, arrazakeria, kontsumismoa…; gizarte konpultsibo baten isla diren praktika jakinei egiten zaien bultzada, hala nola, ludopatia, alkoholkeria, tabakismoa, drogak, elikadura-desorekak…; balio narzisistak eta hedonistak eta berauen egitura politikoan bultzatzen duten eskapismoa…).

Edukiak egokiak izan daitezkeen ala ez aztertzeko, profesionalak erabiltzen diren errutinen zergatia ezagutu behar du, eta hauek duten eragina eta garrantziaz jabetu.

Modulu honetan hiru eskola-mota bereizten dira:

  • Eskola magistralak (1 kreditu).
  • Mintegi-orduak (2 kreditu).
  • Nola erabiltzen diren sexuari eta biolentziari buruzko irudiak gure gizarteko esfera publikoan eta pribatuan
  • Sexua eta biolentziazko irudien erabilpen horretan funtsezko eragina duten gizarteko ezaugarri soziologiko eta etiko-moral nagusiak zeintzuk diren
  • Masa-kulturaren egitura
  • Genero-errolak eta sexismoa
  • Estatusa: arrazakeria, gutxiengoen trataera
  • Gizarte konpultsioak: ludopatia, alkoholkeria, tabakismoa, drogak, anorexia, bulimia, vigorexia, ortorexia
  • Hedonismoa
  • Narzisismoa
  • Kontsumismoa
  • Eskapismoa edo idiotismo politikoa
  • Baudrillard, Jean: La sociedad de consumo., S. XXI, Madril, 2007.
  • Bégout, Bruce: Zerópolis, Anagrama, Bartzelona, 2007.
  • Bryant/Zillmann (1996): Los efectos de los medios de comunicación, Paidós, Bartzelona
  • Curran/Morley/Walkerdine (1998) Estudios culturales y comunicación, Bartzelona.
  • Gubern, R. (2004): Patologías de la imagen, Anagrama, Bartzelona.
  • Imbert, Gérard: La sociedad informe, Icaria, Bartzelona, 2010.
  • Lipovetsky, Gilles: La felicidad paradógica, Anagrama, Bartzelona, 2007.
  • Mongin, O.: Violencia y cine contemporáneo, Pidós, Bartzelona, 1997.
  • Preciado, Beatriz: Pornotopía, Anagrama, Bartzelona, 2010.
  • Ritzer, George: La McDonalización de la sociedad, Ariel, Bartzelona, 1996.
  • Sánchez Noriega, J.L. (1997): Crítica de la seducción mediática, Tecnos, Madril.
  • Urrutia, S. (2013) “Nola erabili sexuarekin eta biolentziarekin lotutako irudiak espazio publikoan”, in: Elordui A., Ramírez de la Piscina, T., Arana, E. (edk.) Multimedia komunikazioa: gaur egungo erronkak eta estrategia berriak, UPV/EHUko Euskara eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzaren sare argitalpena, 203-223. http://testubiltegia.ehu.es/