Eskaintzen diren plazak:

  • Multimedia Komunikazioa UPV/EHU-EITB Masterrean eskaintzen den plaza kopurua: 20

Sarbiderako betekizunak:

Komunikazio-ikasketak eginik izatea:

  • Kazetaritzan lizentziaduna/graduduna
  • Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna/graduduna
  • Publizitate eta Harreman Publikoetan lizentziaduna/graduduna

Komunikazio-ikasketak egin ez dituzten ikasleentzat plazen laurdena erreserbatuko da. Ikasleen onarpenerako honako hauek izango dira kontuan:

  • Komunikabideetako testuak egiteko gaitasuna
  • Komunikabideetan egindako lanen dossierra

Kasu guztietan sarbidea lortzeko ezinbesteko baldintza izango da lizentziatura euskaraz egin izana edo EGA edo baliokidea izatea.

Eskaerak aurkezteko:

Izen ematea eta onarpena

Dokumentuak:

A. Ikasle guztiek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute

  • NAN edo pasaportearen fotokopia
  • Tituluaren fotokopia
  • Egiaztagiri akademikoaren fotokopia, karrerako irakasgai guztien kalifikazioak eta deialdiak zehaztuta
  • Lanen dossierra (egindako lanak edo argitalpenak)
  • Beste meritu batzuk

B. Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, aurretik aipatutakoaz gain, honako dokumentu hau aurkeztu beharko dute:

  • Tituluaren eta egiaztagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean

Informazioa eta dokumentuak aurkezteko lekua:

  • Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean kokatuta dagoen Masterretako idazkaritzan
  • Sarriena auzoa z/g, 48940 Leioa (Bizkaia)

  • INFORMAZIO AKADEMIKOA

    Izena: URRUTIA IZAGIRRE, SANTI
    Eposta: santi.urrutia@ehu.eus
    Telefonoa: 946 01 2390

  • INFORMAZIO ADMINISTRATIBOA

    Izena: LOPEZ CASTRO, LAURA
    Eposta: laura.lopezc@ehu.eus
    Telefonoa: 946 01 3006