11 Dic

Ikasturtearen hamaikagarren astean murgilduta, Multimedia Komunikazioa Masterreko ikasleak hainbat gaitasun bereganatzen ari dira. Aste honetan, besteak beste, ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoaren gakoak landu dituzte Agurtzane Elordui irakaslearekin.

Ahozko testuek multimedia diskurtsoan duten lekua eta funtzioa aztertzen da ikasgai honetan: Interneten jardun behar duen medioetako profesionalak ikus-entzunezko testuinguru multimodalean ahozko testua integratzeko behar duen ezagutza praktikoa.

Leave a Comment